Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Epea, eskaerak eta dokumentazioa

Epea:


Eskaerak aurkezteko epea 2022ko apirilaren 26an hasiko da 9:00etan eta 2022ko abenduaren 30ean 14:00etan bukatuko da.

Kreditua amaitzen bada iragarrita agertuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal webgunean, zinegotzi ordezkari eskudunak ebazpena eman ondoren, eta noiz ebatziko zain diren eskatzaile guztiei jakinaraziko diete.

a) Elementu komunetan egindako lanetan:


  • Bidea:

    Ezin izango da eskaera aurrez aurre egitea. Formulario elektronikoa on line bete beharko dute.

  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
    1. Zaharberritu beharreko elementuen kolorezko argazkiak.
    2. Egin beharreko lanei dagozkien gremioen eta teknikarien ordainsarien onartutako aurrekontu zehaztuak.
    3. Lanen edo zerbitzu teknikoen beste 2 aurrekontu aurkeztuko dira, soil-soilik ondoko kasu hauetan:
      • Baldin eta obraren aurrekontua 50.000 €tik gorakoa bada (BEZa kanpo).
      • Teknikarien ordainsariak 30.000 €tik gorakogak badira (BEZa kanpo).

        Onartutako aurrekontuak ez badira ekonomikoki onuragarrienak hartutako erabakia justifikatu egingo da.
    4. Egin beharreko lanei begira, Jabekideen Erkidegoaren erabakia.
    5. Baldin eta Eraikinak jabe bakarra badauka, eraikinaren etxebizitzen gutxienez %80ren alokatze kontratuak, indarrean daudenak.
    6. Baldin eta Eraikinen Azterketa Teknikoak (EAT) eskatutako lanak egingo badira, EAT txostena pdf formatuan.
    7. Baldin eta irisgarritasuna hobetzeko lanak 10 urte baino gutxiagoko eraikinetan egin behar badira, mugikortasun mugatua duten bizilagunen ezintasun egiaztagiriak edo 65 urtetik gorako bizilagunen NANa.


b)Elementu pribatiboetako lanetan:

  • Bidea:
    1. On line: Formulario elektronikoa bete beharko dute.
    2. Aurrez aurre:
      • Etxegintzaren bulegoetan, 943 483494 eta 943483495 telefonoetan hitzordua eskatu ondoren edo telematikoki: hitzordua eskatu.
      • Udalinfoko bulegoetan, 010 telefonoan hitzordua eskatu ondoren edo telematikoki: hitzordua eskatu.
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
    1. Zaharberritu beharreko elementuen kolorezko argazkiak.
    2. Egin beharreko lanei dagozkien gremioen onartutako aurrekontu zehaztuak eta teknikarien ordainsarienak.
    3. Obren edo zerbitzu teknikoen 3 aurrekontu aurkeztuko dira, ondoko kasu hauetan:Baldin eta obraren aurrekontua 50.000 €tik gorakoa bada (BEZa kanpo). Teknikarien ordainsariak 30.000 €tik gorakogak badira (BEZa kanpo).Onartutako aurrekontuak ez badira ekonomikoki onuragarrienak hartutako erabakia justifikatu egingo da.
    4. Jabea baldin bada eskatzailea: etxebizitzaren jabetza egiaztatzea etxebizitzaren eskritura edo ohar soilaren bidez.
      • Maizterra baldin bada eskatzailea: indarrean den alokairu kontratuaren fotokopia eta jabearen baimena obra egiteko.
    5. Mugikortasun mugatuko pertsonak edo 65 urtetik gorako pertsonak bizi diren eraikinak egokitzeko lanak egin behar badira, 65 urtetik beherako pertsonen ezintasun egiaztagiriak.
      • Kanpoko arotz lanetarako, ekoizlearen agiria egiaztatzen duena leiho berriekin (beirak eta arotz lanak) aireko zaratari aurre egiteko gutxienez 30 dB(A)-ko isolatze akustikoa lortuko dela.
    6. Diru-sarrerakegiaztatzea:
      • PFEz aitorpena egitera behartuta egonez gero:
        • Familia unitatean diru-sarrerak dituzten kideen PFEZ aitorpenarenen kopia, eskaera aurkeztu aurreko azken ekitaldiari dagokiona.
        • Zerga ordaintzekoak ez diren laguntzak jasoz gero, horien egiaztagiria.
      • PFEz aitorpena egitera behartuta egon ezean:
        • Ogasunaren ziurtagiria aitorpena aurkeztera behartuta ez egotea egiaztatzen duena eta horrez gainera:
        • Pentsiodunek, bekadunek, prestazio edo sorospen hartzaileek (Gizarte Ongizateko laguntzak barne), ekitaldiari dagokion egiaztagiria.
        • Lanean dabilenak, lan-bizitzaren ziurtagiria eta enpresak emandako agiria azkeneko urteko diru-sarrerak egiaztatzen dituena.

Erlazionaturiko dokumentuak